Hara! ETB1eko '3txulo' eta '3txulo Jokoan' saioek ez dute urtarrilean jarraituko

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 18a, 09:06

Haurrentzako 3txulo saio fikzionatuan eskualdeko bi pertsona aritu dira lanean: Libe Aranburu azpeitiarra eta Amancay Gaztañaga zestoarra, Kattalin eta 4ra pertsonaiak hezurmamituz, hurrenez hurren.

ETB1eko '3txulo' eta '3txulo jokoan' saioko lagunak. (Argazkia: ETB) Etxeko txikienentzat astegunetako eskaintzarik gabe geldituko da orain ETB1. Abenduaren 7an egin zuten ETB1eko 3txulo saioaren azkeneko grabaketa. Datozen egunetan neska-mutikoek ikusi ahalko dute saioa, baina urtarrilean ez du jarraituko. ETBk baieztatu du erabakia, eta adierazi du 3txulo markak aurrerago jarraituko duela, «baina ez orain arteko edukiekin». Arratsaldeetako 3txulo jokoan lehiaketak ere ez du jarraituko, eta hilaren 22an egingo dute azken saioa. 3txulo saio fikzionatua otsailaren amaieran hasi ziren ematen ETB3n, 2016ko abenduan Sorgintxulo amaitu eta gero. Baleuko ekoizpen etxeak egin ditu haurrentzako programa horiek, eta eskualdeko bi pertsona aritu dira lanean bertan: Zestoako Amancay Gaztañaga —4ra— eta Azpeitiko Libe Aranburu –Kattalin–. Gaztañagak eta Aranburuk alboan izan dituzte Zuriñe HidalgoXbel– eta Iker Galartza —2ttor—.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide