Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zazpi artisauren eskuz egindako lanak ikusgai eta salgai daude gaur Zestoako Alima dantza gunean egiten ari diren Gabonetako artisautza azokan. Arratsaldean ere, 16:00etatik 19:30era, zabalik izango da azoka. Bertan ateratako irabazien zati bat, gainera, Nava Jeevan Kalkutako (India) umezurztegiko haurrei laguntzera bideratuko dute.
Zazpi artisauren eskuz egindako lanak ikusgai eta salgai daude gaur Zestoako Alima dantza gunean egiten ari diren Gabonetako artisautza azokan. Bihotz Uzkudunen makrame lanak, Arantxa Aldalurren likoreak, Amal marokoarraren gozoak, Ilazki Lilik diseinatutako arropa eta Gaztañagaren poltsak daude, besteak beste.
Azoka antolatzeaz arduratzen den Amancay Gaztañagaren esanetan, egitasmoaren xedea da Gabon atarian, “kontsumoaren ideia” aldatzea: “Hala, Zestoan bertan opari desberdinak erosteko aukera izango da, betiko oparia betiko dendan ez erosteko”.
Irabazien zati bat, Indiara
Goizean ez ezik, arratsaldean ere, 16:00etatik 19:30era, zabalik izango da azoka. Azokan ateratako irabazien zati bat, gainera, Nava Jeevan Kalkutako (India) umezurztegiko haurrei laguntzera bideratuko dute.
Hona hemen Gabonetako artisau azokako hainbat argazki:
[flickr_set id="72157691121978895"]