Zabaldu dute Kobaz Koba Trail mendi lasterketan izena emateko epea

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 15a

Iazko Kobaz Koba Trail lasterketako irudi bat. (Hitza) Datorren urteko otsailaren 18an jokatuko da Zestoan III. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa, eta gaur goizean zabaldu da proba horretan izena emateko epea. Aurten ere bi proba izango ditu lasterketak:  Artzei bidea (13 km) eta Zaldei bidea (25 km). Izen ematea kirolprobak.com webgunean egin behar da; hona hemen bi ibilbideetan izena emateko loturak: proba luzea eta laburra. Otsailaren 9an bukatuko da izena emateko epea, 15:00etan. Proba luzea 09:00etan hasiko da, eta laburra 09:30ean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide