Zestoako Udal Kiroldegia hesiz inguratu dute, berritzen hasteko

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Obrak 2018ko abendurako bukatzea aurreikusten dute. Lanek iraun bitartean, gimnasioa lekuz aldatu dute Portale kaleko 1. zenbakian dagoen Udal Liburutegiaren azpiko lokalera.

Zestoako kiroldegia hesiz inguratu dute, berritze lanak hasteko. (Argazkia: Mailo Oiarzabal) Zestoako kiroldegia berritzen hastear dira, eta horretarako eraikina hesiekin inguratu dute. Kiroldegiaren lanek 1,6 milioi euroko aurrekontua dute, eta Zestoako Udalak zein aldundiak ordainduko dituzte. Obrak 2018ko abendurako bukatzea aurreikusten dute. Lanek iraun bitartean, gimnasioa lekuz aldatu dute Portale kaleko 1. zenbakian dagoen Udal Liburutegiaren azpiko lokalera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide