Zestoako parrokiako kanpandorrea konpontzen hasiko dira

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Zestoako Andra Mariaren Jasokundea parrokiako Konponketa lanei ekiteko, aldamioak muntatu dituzte, eta bi fasetan egingo dituzte obrak: lehenbizi, teilatua eta korua konponduko dituzte; eta, ondoren, kanpandorrea.

Zestoako parrokiako kanpandorrea konpontzeko lanak aurki hasiko dituzte. (Argazkia: Mailo Oiarzabal) Tximistak jota, Zestoako Andra Mariaren Jasokundea parrokiako kanpandorrearen zati handia erori zen hilaren 1ean. Herriko plazara, parrokiaren teilatura eta korura eroritako harriak jaso dituzte garabiarekin, eta astelehenean, berriz, kanpandorreko kanpaiak jaitsi zituzten. Konponketa lanei ekiteko, aldamioak muntatu dituzte, eta bi fasetan egingo dituzte obrak: lehenbizi, teilatua eta korua konponduko dituzte; eta, ondoren, kanpandorrea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide