Zestoako Toribio Altzaga kalean piboteak jarri dituzte

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 13a

(Argazkia: Ainitze Agirrezabala) Segurtasun kontuengatik eta hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez, piboteak jarri ditu Zestoako Udalak Toribio Altzaga kalean. Izan ere, Gorka Unanue Hirigintza zinegotziaren esanetan, "kale horretan jende asko ibiltzen da, Geltoki Zaharra zeharkatuta bidegorrira joateko", baina ez dago espaloirik, eta ibilgailuen pasabidea izanik, 50 metroko zatian, ia metro bateko zabalera duen oinezkoentzako pasabidea egin dute piboteen bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide