Idiazpin eta Zubimusun igogailua egiteko oinarriak onartu dituzte

Ainitze Agirrezabala 2017ko abenduaren 13a

Zubimusutik liburutegi ondora bitartean jarriko dute igogailua. (Hitza) Idiazpi eta Zubimusu auzuneak Gesalaga kalearekin lotuko dituen igogailua egiteko oinarriak azken udalbatzarrean onartu zituzten, azaroaren 30an, hain zuzen ere. Zestoako Hirigintza zinegotzi Gorka Unanueren esanetan, aste honetan argitaratuko dute erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta 26 eguneko epea izango dute interesatuek proiektuak aurkezteko. Behin proposamenak jasota, eskaintzak baloratu eta urtarrilean lanak zein enpresak egingo dituen jakinaraztea aurreikusten du udalak. Eta obrak esleitu ondoren, igogailua egiteko lanak otsaila bukaeran hastea espero dute, eta urria amaitzerako martxan izatea nahi dute. 256.000 euroko inbertsioa Zestoako Udal Gobernuak aurtengorako, denera, 5.107.398 euroko aurrekontua du, eta inbertsio nagusien artean dago igogailua egitea, 256.000 euroko aurrekontuarekin. Zubimusu eta Idiazpi auzuneak Gesalaga kalearekin lotzeko 10 metroko altuerara igoko da igogailua, eta 40 metroko pasabidea eraikiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide