Urteko sasoi honetan Azpeitian urtero egiten den bezala, Eusebio Eizmendi
Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak abenduaren 20rako, eta dagoeneko jarri dituzte salgai sarrerak. Azpeitian, Sanagustin kulturgunean eta Orkatz tabernan daude txartelak eskuragarri; Azkoitian, Zurten; eta, Zestoan, Portale kultur elkartean eta Koioten. Aurrez zortzi eurotan eskuratu ahal izango dira sarrerak, baina egunean bertan ere izango da horiek erosteko aukera, Soreasuko leihatilan, 10 eurotan.
Soreasu antzokian izango da saioa, 22:00etan hasita. Aurtengoan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Eneritz Artetxe bertsolariak igoko dira oholtzara. Gai jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria
Ministro arituko da.