Eskolarteko Eskalada Topaketara joateko autobusa antolatu du Agiro mendi klubak

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 8a

[caption id="attachment_329500" align="aligncenter" width="300"]31240173581_09afd2c01e_k Iazko Eskolarteko Eskalada Topaketako irudia. (Fortuna KE)[/caption] Eskolarteko II. Eskalada Topaketa egingo dute abenduaren 17an, igandea, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Haurrek eskalatzeko modalitate guztiak probatzea da topaketaren helburua, eta ez da sailkapenik egingo. 09:30etik 13:30era ariko da dira eskalatzen haurrak, eta diplomak banatuko dituzte ondoren. Horrez gain, partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du opari. Topaketara joateko autobusa antolatu du Zestoako Agiro mendi klubak, eta interesatuek izena eman beharko dute Zestoako eskolan. Abenduaren 12a izango da horretarako azken eguna. 08:45ean abiatuko da autobusa, Gurutzetik, eta bost euro ordaindu beharko da zerbitzua, autobusa hartzeko unean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide