Gabon abesbatzak proba saioa egingo du asteartean

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 8a

Olentzerok iaz Zestoako ikastetxera egindako bisita. (Danbolin.eus) Abenduaren 24an, Gabon Egunez, kantuan ibiliko dira aurten ere Zestoan, egun horretako usadioari eutsita. Saio hori prestatzeko, proba saioa egingo du herriko Gabon abesbatzak hilaren 12an, 21:00etan, Kultur Etxean. Umeek, berriz, musika eskolan egingo dituzte entseguak hilaren 12an, 14an, 19an eta 21ean, 17:00etan hasita.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide