Adonis Gelis pilotari zestoarrak ezin izan du Euskal Herriko elite mailako txapela jantzi

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 4a

Zubiriaren aurka neurtu zituen indarrak Aretako (Bizkaia) pilotalekuan, eta alde nabarmenarekin galdu zuen norgehiagoka; 5 eta 22 nagusitu zen Zubiria.

Gelis eta Zubiria finala jokatu osteko sari banaketa ekitaldian. (Azkit pilota) Euskal Herriko elite mailako lau eta erdiko esku pilota txapelketaren finala jokatu zuen ostiralean Adonis Gelisek (Zestoa, 1996). Zubiriaren aurka neurtu zituen indarrak Aretako (Bizkaia) pilotalekuan, eta alde nabarmenarekin galdu zuen norgehiagoka; izan ere, 5 eta 22 nagusitu zen Zubiria. Guztira zortzi pilotari lehiatu dira txapelketan, eta finalera sailkatu ahal izateko jokatutako bi partidak irabazi zituen zestoarrak. Txapelketako partida guztiak Aretan jokatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide