Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agiro mendi elkarteak antolatuta, Mendi Astea ari dira egiten Zestoan, eta, horren barruan, umeen ibilaldi neurtua egin zuten atzo goizean. 35 umek eta 35 gurasok hartu zuten parte ibilaldian, eta Zestoako herrigunetik abiatutan, Aizarnara joan ziren. Handik, San Pelaio eta Ertxina mendia zeharkatu zituzten, eta herrigunean amaitu zuten itzulia. Elurretan egin zuten ibilaldi neurtua parte hartzaileek, eta hamaiketakoa izan zuten bidean.
Joan zen asteazkenean hasi zen Mendi Astea, eta gaur izango da azken emanaldia. Kaukasora! ikus-entzunezkoa eskainiko dute, 20:00etan, Gurutze jubilatuen tabernan.
Ikusi Agirok atzo ateratako argazkiak, hemen: