Txikitasunean Handi hotzari aurre eginez ospatu dute Arroabean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 3a

Txikitasunean Handi egitasmoaren hirugarren edizioa egin dute Arroabean. Aurreko bi egunetan, ostiralean eta larunbatean, askotariko ekitaldiak izan dituzte auzoan, aldarrikapena eta festa uztartuz. Bidegorriaren aldeko elkarretaratzea, Arroabean eraikitzen ari diren eskolaren nondik norakoen azalpena, gaztaina jana, mus txapelketa, haurrentzako jolasak eta txokolate jana... Eguraldi kaskarrari eta hotzari aurre eginez jai giroa nagusitu da Arroabean. ARGAZKIAK: Arroa Beheko Festa Batzordea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide