Jesus Egiguren saritu dute Ramon Rubial sarietan

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 2a

Demokraziaren, Bakearen eta Askatasunaren defentsaren atalaren saria eman diote aizarnarrari

Jesus Egiguren (Zestoa, Aizarna, 1954) PSE-EEko presidente ohia saritu dute gaur Ramon Rubial Sarietan. Demokraziaren, bakearen eta askatasunaren defentsaren ataleko garaikurra eman diote aizarnarrari. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren eskutik jaso du saria. "Euskadirentzat askatasuna eta bakea lortzeko arriskatu eta ETAren aurrean tinko eutsi zioten hainbat eta hainbat sozialista anonimori" eskaini die saria Egigurenek. Gainontzeko Ramon Rubial Sariak honakoek jaso dituzte: Jose Luis Rodriguez Zapatero (Balio sozialisten defentsaren saria), Ayuda en Accion GKE (Lankidetza eta elkartasuna atalean), Alex Alex Mumbru saskibaloi jokalaria (Kirola atalean) eta Salto Systems konpainia (Empresa atalean).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide