Zulo handi bat ireki da Arroako autobiderako sarreran

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 1a

Eguraldia hainbat oztopo eragiten ari da errepideetan. Arroako A8 autobiderako sarreran, esaterako, zulo handi bat ireki da errepidean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 09:30eak inguruan izan du gertaeraren berri, eta urgentziazko plana jarri du abian. Aldundiaren arabera, enpresa bat kontratatu dute zuloa konpontzeko, eta hura amaitu bitartean, ondoan dagoen industrialdetik ordezko bide bat jarri dute, behin behinean. Aldundiak jakinarazi du zuloa egin den errepidearen azpian ubide bat dagoela, eta hura zerk eragin duen aztertzen ari badira ere, uste dute azken egunetako eurien ondorioz ireki dela zuloa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide