Autodefentsa feminista tailerra egingo dute Zestoan, abenduaren 16an –larunbata–, Zestoako Udalak eta Emagin Euskal Herriko bilgune feministak antolatuta. Idiazpiko lokalean izango da saioa, 10:00tik 14:00etara. Interesatuek Zestoako Udaleko Ongizate sailean eman behar dute izena, udaletxera joanda edo 943-14 71 32 telefono zenbakira deituta. Abenduaren 11 baino lehen eman behar da izena, eta doan izango da tailerra.