Janari bilketa egingo dute abenduko lehen astean Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 29a

Zestoako Elikagai Bankuak janari bilketa egingo du azaroaren 30ean, abenduaren 1ean, 2an, 4an, 5ean eta 7an. Herriko denden laguntzarekin gune bat jarriko dute bilketa egiteko.

Zestoako Elikagai Bankuak abenduko lehen astean janari bilketa egingo du herrian. Herriko denden laguntzarekin egokitutako gune bat jarriko dute, eta han norbanakoek beren ekarpenak egin ahal izango diuzte. Bilketa azaroaren 30ean, abenduaren 1ean, 2an, 4an, 5ean eta 7an egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide