Antonio Iriondo 'Bekola' Zestoako Udaleko zinegotzi ohia hil da

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 28a

Frankismo ondorengo aurreneko agintaldian zinegotzi izan zen zen. Bere ibilbideari esker, gizon jakintsua zen hainbat esparrutan: basogintzan, baserriko kulturan, bertsolaritzan...

Jose Antonio Iriondo 'Bekola' ezkerrean, urtarrilaren 19an ikurrinaren alde Zestoako Udaletxean egindako ekitaldian. (Ihintza Elustondo) Antonio Iriondo Barrena Bekola hil zen atzo, Zestoako Udalean frankismo ondorengo aurreneko agintaldian zinegotzi izandakoa. Joan den urtarrilaren 19an, 40 urte bete ziren Hego Euskal Herrian ikurrina legeztatu zutenetik, eta, hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten Zestoako udaletxean. Han izan zen Iriondo, duela 40 urte bezala, ikurrina balkoian jartzen. Zestoako Bekola baserrian jaio zen Iriondo, eta lau senidetan zaharrena zen. Bere ibilbideari esker, gizon jakintsua zen hainbat esparrutan: basogintzan, baserriko kulturan, lehengo ohitura zaharretan, bertsolaritzan… Ni neu nere buru, ni neu nere buru izeneko liburuan parte hartu zuen duela 20 bat urte, eta makina bat kontakizun aletu zituen. Horrez gain, makina bat ikerlari eta kazetarirentzat informazio iturri izan zen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide