(Argazkia: Danbolin)
Zestoako Gurutze pentsiodun eta jubilatuen elkarteak egitarau zabala antolatu du Jubilatuen Astea ospatzeko. Gaurtik igandera bitartean, honako ekitaldiak egingo dituzte:
Gaur, astelehena: Bingo saioa, sari bereziekin, ohiko orduan.
Bihar, asteartea. Punttu eta eskoba txapelketak, Gisasola egoitzan, 17:00etan.
Azaroak 30, osteguna. Museko eta seiko urreko txapelketak, San Juan egoitzan, 17:00etan.
Abenduak 1, ostirala. Tortilla pintxoak eta gaztaina erreak dastatzeko aukera jubilatuen elkartean, 18:00etan.
Abenduak 2, larunbata. Bide Osasuntsua ibilaldia. 10:00etan kiroldegiko aterpetik abiatuko dira, eta, ondoren, pintxo dastaketa egingo dute, toki berean.
Abenduak 3, igandea. Ohiko elkarte bazkaria, Bainuetxean. Aurretik, 12:00etan, hilberrien aldeko meza izango da.
Izena emateko epea saioak hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da.