Asteazkenean Mendi Astea hasiko da Zestoan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 27a

Zestoako Agiro elkarteak antolatuta, Mendi Astea egingo dute asteazkenetik abenduaren 4ra bitartean. Irteerak eta bideo emanaldiak izango dira egun horietan. Asteazkenean, hilaren 29an, Koldo Ruizen emanaldiarekin hasiko da Mendi Astea. Ladkah, Tibet Txikia eta Kangyzatze II 6.200 metro bideo emanaldia eskainiko du Ruizek, 20:00etan, jubilatuen tabernan. Abenduaren 3an, berriz, umeekin mendi irteera egingo dute, eta hurrengo egunean, hilaren 4an, izango da azken emanaldia. Kaukasora! ikus-entzunezkoa eskainiko dute egun horretan, 20:00etan, jubilatuen tabernan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide