Zestoako gimnasioa lekuz aldatu dute, kiroldegia berritzeko lanak direla-eta

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 25a

Astelehenetik aurrera, behin-behinean, Portale kaleko 1. zenbakian dagoen Udal Liburutegiaren azpiko lokalean izango da gimnasioa.

Udal Liburutegiaren azpiko lokalean izango da gimnasioa behin-behinean. (Danbolin.eus) Zestoako kiroldegia berritzen hastear dira, eta dagoeneko egin dute aldaketarik. Gimnasioa lekuz aldatu dute, eta astelehenetik aurrera, behin-behinean, Portale kaleko 1. zenbakian dagoen Udal Liburutegiaren azpiko lokalean izango da. Dagoeneko egokitu dute gunea, eta orain arte kiroldegian erabil zitezkeen makinak han izango dira eskuragarri. Kiroldegiaren lanek 1,6 milioi euroko aurrekontua dute, eta Zestoako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko dituzte obrak. Kiroldegia berritzea ahalbidetuko duen akordioa joan zen urriaren 30ean sinatu zuten bi erakundeetako ordezkariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide