Zabalik da Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako emakumeen paleta ikastaroetan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 24a

Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan antolatu dituzte saioak, 18 urtetik gorako emakumeentzat. Saio gehienak hasita badaude ere, izena eman daiteke oraindik.

(Argazkia: Danbolin.eus) Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan, 18 urtetik gorako emakumeentzat aisialdiko paleta ikastaroak jarri ditu martxan Gipuzkoako Pilota Federazioak. Hainbat herritan dago martxan egitasmoa, eta talde gehienak ikastaroa hasi badute ere, guztietan dago izena emateko aukera oraindik. Urola Kostan, Azkoitian eta Azpeitian dago ikastaroan parte hartzeko aukera. Urte osoko kuota ordaintzen dute parte hartzaileek, eta kuota horren barruan sartzen da asegurua. Saioek ekaina erdialdera arte iraungo dute. Ikasturte amaieran, Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute Gipuzkoako ikastaro guztietan parte hartu duten emakumeek, elkar ezagutuz, kirola eta festa giroa uztartuko dituen hitzorduan. Ikastaro horietan izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak Gipuzkoako Federaziora deitu (943 47 14 63) edo honako helbidera idatz dezake: etxebe.pilota@kirolak.net.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide