Indarkeria matxista salatzeko, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 21a

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute Zestoan larunbatean. Zestoako Txoko Feministak deitu du protestara, eta 12:30ean bilduko dira, herriko plazan. Honakoa hau izango da leloa: Indarkeria matxistarik ez! Erasoak milaka aurpegi ditu. Herritarrei bertaratzeko deia egin die taldeak, "indarkeria oro salatzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide