Trikigiro kultur elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren saioa izango da gaur, Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 21a

'Urola Erdiko trikitixa datuetan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak' izenburupean eskainiko dute hitzaldia, 19:00etan hasita. Solasean ariko dira Irati Aranguren, Haritz Garmendia eta Laxaro Azkune. Saioa gidatzeaz, berriz, Ibon Errazu arduratuko da.

'Trikitixaren euskalduntzea 70eko hamarkadan: Urola Erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan' hitzaldiko irudia. (Trikigiro) Trikigiro kultur elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren solasaldia izango da gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Gaurkoan, datuak eta zenbakiak izango dituzte hizpide hizlariek, Urola Erdiko trikitixa datuetan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak solasaldian. Ibon Errazu arduratuko da aurkezle lanak egiteaz. Hizlariak, berriz, trikitiaren munduarekin harremana duten herriko hiru lagun izango dira: Irati Aranguren, Haritz Garmendia eta Laxaro Azkune. Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei bertara animatu daitezen. Joan den asteartean hasi zen solasaldi bira. Aurreneko saioan, Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Joxe Mari Iriondo aritu ziren hizketan, Trikitixaren euskalduntzea 70eko hamarkadan: Urola Erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan izenburupean. Hurrengo asteartean, berriz, hirugarren eta azken hitzaldia eskainiko du Trikigirok. Trikitixaren orainaz eta etorkizunaz mintzatuko dira, Urola Erdiko trikitixaren lorratza gaur egungo trikitilariengan hitzaldian. Sanagustin kulturgunean izango dira Josu Arrizabalaga Izer, Xabier Etxaniz eta Huntza Taldeko Josune Arakistain. Elkarrizketatzaile, aldiz, Alex Arzelus ariko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide