Gabonetan zer egin erabakitzeko bilera deitu du Ekain guraso elkarteak biharko

Zestoako Hitza 2017ko aza. 21a, 11:17

Gabonetan zer egin erabakitzeaz gain, boluntarioak biltzen hasiko dira. Bihar, 18:00etan izango da bilkura, Kultur Etxean. Ekaineko kideek gurasoei bilerara bertaratzeko deia egin diete.

Zestoako Ekain guraso elkarteak bilera irekia antolatu du Gabonetan zer egin erabakitzeko eta boluntarioak bilatzeko. Hain zuzen ere, biharko, asteazkenerako, deitu dute bilera. 18:00etan izango da bilkura, Gazteleku zaharrean, Kultur Etxean. Ekaineko kideek gurasoei bilerara bertaratzeko deia egin diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide