'Harria. Maitasun istorioa' emanaldia eta solasaldia izango dira abenduaren 1ean Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 21a

Zestoako AEK-k antolatu du saioa, eta bertan izango da Iñaki Perurena harri-jasotzailea. Kultur Etxean izango da saioa, 19:00etan hasita.

Abenduaren 1ean, ostiralez, Iñaki Perurena harri-jasotzailea Zestoan izango da. Izan ere, Harria. Maitasun istorioa lana aurkeztuko du Perurenak, Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Zestoako AEK-k antolatu ditu bideo emanaldia eta solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide