Julio Vila Alberten GUTUNA: 'Indarkeria Zestoan'

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 20a

Legeak dioenez, Gurutze kaleko ipintzatarren lokala helburu komertizaletarako eraikia izan zen. Oraingoa ez da lokal honen inguruan gai hau agertu den lehenengo aldia; larriena bai. Atzo bertan, 2017ko azaroaren 19a, lokal hori okupatu –arduradunak "Okupa" hitza ere erabili baitzuen– duten gazte batzuek arrautzak bota dituzte Gurutze kaleko 3. atariko lehen pisuko leihoetara. Lokalak ez zituen arauak betetzen eta bizilagunek ezin zuten lokaleko gazteek sortzen zuten zarata jasan. Erantzuna: Indarkeria. Bai. Hasieratik legea bete nahi izan ez duten batzuk, hizketa personala eta manipulatzailea baliatuz, beren jarrera indarkeriarekin erabaki dute. Bost axola bizilagunak, ingurumena, bizikidetza eta harmonia; indarkeria beti da aukera. Hona hemen galdera batzuk: ahozko edo gorputz-idarkeria noiz agertzen da personen arteko elkartzearen ardatza lojika denean? Persona batek lojika baztertu eta gertaera bat eraso personal bihurtzen duenean? Bere arazo personalak konpondu beharrean, gatazka sortu behar du eta gazte batzuk gatazka horren gaizkide bihurtu? Zer eratako jaraunspena jaso dugu herriko azken hamarkadengandik? Ze ikasi dugu? Indarkeria soluzioa dela? Non galdu da adimena? Hain zaila al da landu gabeko jarrera batzuk behin betirako amaitutzat jotzea? Politikak zer garrantzia du gure herri txikian? Noiz agertzen da politika gure portaera naturalean? Ezin al da politikaren existentziarik gabe arnastu? Madrilgo deabruek menderatzen duten beldurrak ba al du ordezkaririk gure herrian? Ezin al dira lapurrak eta indarkeria hizkuntza bihurtzen dutenak alde batera utzi eta zoriontasun zatia lortu? Haserrea ezin al da leundu eta gure gizarte mugatua hobetu? Ezin al dugu maite dugun hizkuntza edertasuna adierazteko erabili, pankartak betetzeko erabili beharrean? Herri eta kale txiki bateko bizilagunek ez omen dute beren zoriontasun zatia (normaltasuna) lortzeko eskubiderik. Norberekoikeria beti nagusi. Inguruguneak ez du garrantzirik. Helburua mintzea eta kalte egitea da. Nork nori egiten dio kalte, lojika ardatza bada? Azkenengo galderak: zein izango da lerro hauen erantzuna? Gurpilak zulatu? Eraso fisikoari eutsi? Gure errealitateak eskaintzen dituen aukerak besterik ez dira. Julio Vila Albert. Zestoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide