Etxeko argindar kontsumoa eta murrizteko neurriak ezagutzeko tailerra egingo da Zestoan hilaren 29an

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 16a

Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Argitu egitasmoaren barruan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, hilaren 24rako.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Argitu egitasmoa jarri du martxan, "eraginkortasun energetikoan aurrera egiteko, eta energia kontsumoa murrizteko" helburuarekin. 30 tailer antolatu dituzte lurraldeko hainbat herritan, udalekin elkarlanean, eta azaroaren 29an iritsiko da Zestoaren txanda. Udalak antolatutako tailerra Gaztelekuan egingo da, 18:30ean. Etxeetako argindar kontsumoa eta hori murrizteko neurriak ezagutaraztea da tailerraren helburua. "Internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da, argindar kontsumoa murrizteko eta kontratazioa gure beharretara egokitzeko, Iberdrola Distribucion Electrica-ren telekudeaketarako tresna erabilita", azaldu dute tailerraren sustatzaileek. Telekudeaketa sisteman alta nola eman, erraminta horrekin norberaren kontsumoak aztertu eta horien araberako tarifa egokiena nola aukeratu, eta etxean kontratatuta duten potentzia benetan behar dutena al den nola egiaztatu erakutsiko zaie tailerrean parte hartzen dutenei. Tailleran parte hartzeko aurrez eman behar da izena, ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzita edo 943-147010 telefonora deituta. Hilaren 24a da izena emateko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide