Izena eman daiteke Zestoako Mintzalagun egitasmoan

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 16a

Joan zen ostiralean aurkeztu zuen Zestoako AEK-k Mintzalagun egitasmoa. Hogei bat lagun elkartu ziren Gurutzeko jubilatuen elkarteak, eta Mintzalagunen gaineko azalpenak eman ostean, Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketaz gozatu ahal izan zuten. Mintzalagun egitasmoa aurkeztuta, dagoeneko eman daiteke izena bertan 670 42 00 48 telefonora deituta, zestoa@aek.eus helbidera mezu bat idatzita edo esteka honetako formularioa beteta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide