Lasaoko sanmartinak, umeen gozagarri

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 11

Eskualdeko beste hainbat herritan eta auzotan bezala, San Martin jaietan murgilduta daude Azpeitia eta Zestoako Lasao auzoan ere. Atzo iluntzean eman zieten hasiera festei, txupinazoarekin, eta ondoren, Andoni Egañak eta Uxue Alberdik eskainitako bertso afariaz gozatzeko aukera izan zuten auzotarrek. Gaur, berriz, Lasaoko jubilatuek eta umeek ekintza ugari izan dituzte. Eguerdian, esterako, haurrek suziria bota dute, eta bazkaria egin dute segidan. Bazkalondoren, Ekain-Txouren ikuskizuna eta puzgarriak izan dituzte, eta txokolatarekin indarrak berreskuratzeko aukera izan dute. Bihar jarraituko dute festek Lasaon, honako egitarauarekin: – Bihar, igandea. 11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. Segidan, Lasao auzoko abere eta nekazal produktuen azoka. Ondoren, Salda Badago taldearen emanaldia. Ikusi atzoko eta gaurko argazkiak, hemen: [flickr_set id="72157689140179844"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide