Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herenegun zen hastekoa aurtengo Zestoako Mendi Astea, baina, momentuz, bertan behera gelditu da egitasmoa. "Mendian ibiltzen diren herritarrek urtean zehar egindako irteerak eta espedizioak azaltzeko baliatu izan dugu beti Mendi Astea. Aurten, ordea, ez dugu izan egitaraua osatzeko aukerarik", kontatu du Agiro mendi klubeko Mikel Irurek. Iganderako aurreikusita zuten umeentzako Ertxina mendiko itzulia ere ez dute egingo.
Hala ere, urtea bukatu aurretik egin nahi dute Agirokoek mendi astea. Oraindik ez dute ezer itxi, baina "formula aldatzea aztertzen" ari direla aurreratu du Irurek.
Federatu txartel berriak
Urte bukaera gerturatzen ari den honetan, 2018rako mendiko federatu txartelen tramitazioari eta banaketari ere laster helduko dio Agirok. Datozen egunetan zehaztuko dituzte epeak eta.