Zestoako Mintzalagun programaren aurkezpena egingo dute ostiralean

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 6a

Datorren ostiralean Mintzalagun programaren aurkezpena egingo dute Zestoan, Gurutze jubilatuen elkartean, 19:00etan hasita. Ondoren, 19:30ean, Barry Manley irakasle, idazle eta musikariaren bakarrizketa saioa izango da. Barry Barrez izenpean Txintxo ibili! umorezko saioa eskainiko du, Zestoako AEK-k antolatuta. Irlandarrak 30 urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen, eta bere bizipenez hitz egingo du. Ordubete inguru iraungo du saioak, eta ondoren mokadutxoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide