Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zestoatik

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 1a

Datorren larunbatean, azaroaren 4an, 155. aurka eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidiaren alde manifestazioa egingo dute Bilbon, eta hara joateko, autobusa antolatu du Zestoako EH Bilduk. Zestoako Gurutzetik abiatuko da autobusa, 15:15ean, eta interesatuek izena eman behar dute, Koiote tabernan. 17:00etan hasiko da manifestazioa, La Casillatik.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide