Unesco hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundea da, eta Euskal Herrian ere badu bere ordezkaritza: Euskal Herriko Unesco Sarea (EHUS). Unescorekin erlazionatutako hemeretzi erakunde publikoz eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen Sarea, liburutegiak, Unesco katedrak, Unesco zentro eta klubak, biosferako erreserbak, geoparkeak, sormenerako hirien sarea eta munduko ondare diren tokiak. EHUS osatzen duten erakundeen asmoa Unescoren eta euskal gizartearen elkargune izatea da. Sare horren ekintzak eta programak Unescoren eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura, informazioa eta komunikazioa.
EHUSeko kideek uste dute, euskal gizartearen aurrean era bateratu eta koordinatuan, mundu osorako ikusmirarekin, pentsatzen jarri behar direla 2030 urtera arteko euskal agenda garatzeko. Badakite "erronka handia" dela, baina, hala eta guztiz ere, beren "konpromisoa" erakutsi nahi dute, euskal gizartea ere erronka hori hartzera animatuz. Konpromiso hori erakutsiko dute datorren astelehenean, azaroak 6, Zestoako Bainuetxean egingo duten ekitaldian. Horrekin batera, Garapen Iraunkorrerako Helburuak ere aurkeztuko dituzte bainuetxean, eta EHUSeko kideen proiektu, programa eta ekintzen aurkezpen publikoa ere egingo dute bertan. Jardunaldiaren antolaketak Ekain Fundazioaren, Zestoako Bainuetxearen eta Zestoako Udalaren laguntza izango du. Hona hemen Zestoako Bainuetxean egingo dituzten ekitaldietako egitaraua: -10:00: Sarrera.- Josetxo Mendizabal Irigoien, Zestoako alkatea.
- Maria Jose Telleria Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiaeta Ekain Fundazioko Patronatuko kidea.
- Leire Barriuso, Euskal Kosta Geoparkeko Zuzendaria eta Euskal Herriko Unesco Sarekobatzordeko kidea.
- Leire Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen Zuzendaria.
- Imanol Lasa Zeberio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Komunikazio Diputatua.
- Arantza Acha. Euskal Herriko Unesco zentroko zuzendaria.
- Eskola Elkartua: Ikastola Lauaxeta. Aitor Pagaldai.
- Unesco katedrak:
- − Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza. Miren Onaindia.
- − Munduko Hizkuntza Ondarea eta Easo Politeknikoa. Itziar Idiazabal, MikelMendizabal eta Aroa Sagarzazu.
- − Kultur Paisaiak eta Ondarea. Maider Maraña.
- − Latinoamerikarako Giza Baliabideen Prestakuntza. Iziar Basterretxea.
- EROSKI Fundazioa. Alejandro Martinez Berriochoa, zuzendaria.
- Eusko Ikaskuntza. Arrate Arin.
- Bilbao International Art & Fashion. Edu Iracheta eta Rocio Sanchez.