Zestoako Agiro mendi klubak antolatuta, mendi irteera egin zuten bizikletaz hainbat lagunek igandean. Guztira, 18 lagunek parte hartu zuten txangoan, eta ia 40 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Honako leku hauetatik igaro ziren: Zestoa, Aizarnazabal, Urdaneta, Pagoeta, Altzola, Aizarna, Zestoa. Horrez gain,
larunbatean egin zuten Iraeta eta Narrondo arteko bidegorriaren aldeko martxan parte hartu zuten mendi klubeko kideek.
Hona hemen asteburuan hartutako zenbait irudi:
(Argazkiak: Agiro mendi kluba)