Zestoako 30 bat bizilagun Gurseko (Bearno, Okzitania) kontzentrazio esparruan izan dira gaur, igandean. Josu Txueka historialariak gidatutako bisita egin dute bertan. Portale kultur elkarteak antolatutako memoria historikoaren jardunaldien barruan egin dute bisita; izan ere, Gurseko kontzentrazio esparruan izan zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar 1939an.
Joan zen astean hasi zituzen memoria historikoaren jardunaldiak, Javi Buces Aranzadiko historialariaren hitzaldiarekin. Joan zen asteartean, berriz, Josu Ibargutxi Goldatu elkarteko kideak eta frankismoan bederatzi urtez preso egon zenak eman zuen solasaldia, Egia, justizia eta erreparazioa izenburupean.
Hona hemen, gaurko bisitako irudi batzuk: