Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mendizaletasuna bultzatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Mendi Federazioak urtero antolatzen du eskolarteko lehiaketa. Lehiaketa horren barruan, urte osoan lau ibilbide egin behar dituzte parte harztaileek. Gipuzkoa osoko ikastetxeek eman dezakete izena lehiaketan, eta bertan parte hartzen ari da Zestoako Herri Ikastetxea. Txapelketa horretan parte hartzen ari direla ospatzeko, Finalista Eguna egin zuten joan den igandean, Errenterian (Gipuzkoa), eta bertan izan ziren Zestoako hamabost ume eta hamar guraso, Agiro mendi klubeko arduradunekin batera. Guztira, Gipuzkoa osoko 580 ume eta 200 bat guraso elkartu ziren, eta 9,5 kilometroko ibilbidea egin zuten festa giroan.