Sastarrainen egingo dute Ahots Baten sormen egonaldia, eta izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 24a

Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin, Bertsozale Elkartearekin, EHAZErekin, Euskal Kantuzaleen Elkartearekin eta ipuingintzako hainbat adituekin elkarlanean, Ahots Baten sormen egonaldia egingo dute Zestoako Sastarrain baserri eskolan. Abenduaren 26tik 30era bitartean egingo dute egonaldia, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da. Hirugarrenez egingo dute Ahots Baten egonaldia, eta 15 eta 21 urte bitarteko gazte sortzaileek hartu ahal izango dute parte. Gehienez, 40 laguneko taldea osatuko dute, eta interesa dutenek azaroaren 20ra bitartean eman dezakete izena, mintzola.eus atarian edo 943-69 38 70 telefonora deituta. Sortzaileen artean harremanak sortu eta adierazpide desberdinekin esperimentatzeko aukera izango dute gazteek. Informazio gehiago mintzola.eus atarian lor daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide