Joan zen astean hasita, memoria historikoaren inguruko jardunaldiak egiten ari dira Zestoan. Portale kultur elkarteak antolatuta, Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak eskaini zuen lehen solasaldia joan zen asteartean, eta gaur izango da bigarrena. Hain zuzen ere, Josu Ibargutxi Goldatu elkarteko kideak eta frankismoan bederatzi urtez preso egon zenak Egia, justizia eta erreparazioa izenburupean eskainiko du hitzaldia, 19:00etan hasita, Portalen.
Bestalde, datorren igandean, hilaren 29an, Gurseko (Bearno, Zuberoa) kontzentrazioa esparrura bisita gidatua egingo dute Josu Txueka historialariak gidatuta. Gurseko kontzentrazio esparruan eduki zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar, 1939an. Dagoeneko itxita dago bisitan parte hartzeko izen-emate epea.