Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga saria eskuan. (Erika Olaizola)
Atzo, urriak 21, egin zuten 40. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sari banaketa, eta amateur mailako film labur onenaren saria lortu zuen Erika Olaizola azpeitiarraren eta Amancay Gaztañagaren
Z U L O lanak. Duela urte eta erdi inguru hasi ziren proiektuarekin, eta orain zine jaialdietako bidea hasi du. Film laburra Azpeitira iritsiko dela aurreratu dute, baina ez dute data zehaztu oraindik.
Azpeitiko Erabaki Produkzioak ekoiztetxeak egindako
Kronos lana ere amateur mailan lehiatu zen Lekeitioko Zine Bileraren aurtengo edizioan, baina ez zuen saririk jaso atzokoan. Sari nagusia, film onenarena, Begoña Vicariok irabazi zuen profesionalen kategorian,
Jane, Tarzan ez zen horren guay lanari esker.
Z U L O film laburrean aktore lanetan aritu ziren, besteak beste, Zestoako antzerki eskolako kideak, tartean buruhandi protagonista den Mikel Ibarguren. Olaizola eta Gaztañaga duela urte bete inguru hasi ziren proiektuarekin, eta orain zine jaialdietako bideari ekin diote. Film laburra Azpeitira iritsiko dela aurreratu dute, baina ez dute data zehaztu oraindik.