Ikasturteko lehen batzarra egingo du Zestoako Gaztetxeak ostiralean

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 18a

Bertan hizpide izan dute gaztetxearen jardunaren norabidea. Gaztetxeko kideek aurreratu dutenez, Zestoako gazteriak "nolako gaztetxea" nahi duen erabakitzen hasteko "mugarria" izango da ostiraleko batzarra.

Zestoako gaztetxea. Zestoako Gaztetxeko kideek ikasturteko aurreneko batzarra egingo dute ostiralean, urriaren 20an. Bilkura irekia izango da, eta beraz, edonor hurbil daiteke bertara. Hitzordua 21:30ean jarri dute, kiroldegiaren kanpoko aterpean. Gaztetxeko kideek aurreratu dutenez, bertan eztabaidatuko dute "gaztetxeak zein norabidetan hasi behar duen martxan".  Horrez gain, azaldu dute ostiraleko batzarra "Zestoako gazteek nolako gaztetxea nahi duten erabakitzen hasteko mugarria" izango dela, eta dei egin diete herriko gazteei bertara hurbil daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide