Arroabeko eskola berria egiteko lehen fasea, martxan

Zestoako Hitza 2017ko urriaren 18a

Azpiegitura lanak egiten ari da Zestoako Udala, eta hilabetean bukatzea aurreikusten du. Aldaketarik ezean, eskola berria eraikitzeko lanak abenduan hasiko ditu Eusko Jaurlaritzak.

Zestoako Udalak hasi ditu Arroabeko eskola berriaren obretan dagozkion lanak. (Kepa Iribar) Arroabeko eskola berria egiteko lanen lehen fasea aste honetan hasi du Zestoako Udalak. Erakunde horri dagokio azpiegituren lanak egitea; hau da, argia, ura eta eskolak etorkizunean beharko duen hornidura egokitzeko lanak ari dira egiten egunotan. Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak jakinarazi duenez, lanak hilabeteren bueltan bukatzea aurreikusten dute, eta ondoren hasiko ditu Eusko Jaurlaritzak eskola eraikitzeko lanak. Asteotan esleitu ditu jaurlaritzak Arroabeko eskolaren lanak, eta eraikitze lanak urtearen amaierarako hastea aurreikusten dute. Behin eskola eraikitzen dutenean, Zestoako Udalak egingo ditu ingurua txukuntzeko eta urbanizatzeko lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide