Barbantxo Aisialdi Taldeak ostiralean hasiko du ikasturtea

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 17a

Zestoako Barbantxo Aisialdi Taldeak ostiralean hasiko du ikasturtea, eta herriko auzoetan haurrentzako jolasak eskainiko dituzte datozen hilabetetan. Ostiralean, 17:00etan Aizarnan eta Arroabean izango dira, eta Iraetan, 17:30ean eskainiko dituzte jolasak. Zestoako haurrekin, berriz, hilaren 27an hasiko dute ikasturtea. Haurren heziketan eragin nahi duen aisialdi taldea da Barbantxo, eta, jolasen bitartez, umeen arteko harremanak sustatu eta taldean integratzea lagundu, euskararen erabilera indartu eta naturarekiko errespetua bultzatu nahi dute. Auzoetan, hiru eta 12 urte bitarteko umeei zuzentzen dizkiete ekintzak; Zestoako saioak, berriz, sei eta bederatzi urte bitartekoentzat izaten dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide