IV. Ardo Dastaketa Eguna izango da hilaren 21ean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 13a

Dozena erdi upategitako ardoak eta hainbat pintxo dastatu ahal izango dira, 12:30etik 14:30era.

Zestoako Ardo Dastaketa Eguneko kartela. Laiak dendak antolatuta, IV. Ardo Dastaketa Eguna izango da Zestoako Lizenziadoneko plazan, hilaren 21ean, larunbatean. 12:30etik 14:30era hamar bat upategitako ardoak eta hainbat pintxo dastatu ahal izango dira. Ustekabe fanfarreak alaituko du giroa. Hona hemen Zestoako ardo dastaketan probatu ahalko diren upategiak:
  • Trus S.L.
  • Quinta Esencia
  • Monteabellon S.L.
  • El Otero
  • J. Guzman Aldazabal
  • Hermanos Fernandez
Exclusivas Marduren, Maisorren, Basatxerriren eta Lopene harategiaren eskutik pintxoak eskainiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide