Joseba Odriozola erdian, atzo jaso zuen sariarekin. (Twitter)
Araneta erretegiaren jabe Joseba Odriozola zestoarrak irabazi du Donostia Gastronomika kongresuaren barruan banatzen duten Parrilero Onenaren Saria. Atzo egin zuten VIII. edizioaren sari banaketa, eta Odriozola egin zen sariaren jabe, epaimahaiak hala erabakita. Okela onenaren saria, berriz, Tolosako Carnicas Goyak jaso zuen.
Zestoa eta Aizarnazabal artean du jatetxea Odriozolak, eta hango parrilako sukaldaria da.