Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo eta historialari Jabi Bucesek hitzaldia eskainiko du.
Zestoako Portale Kultur Elkartearen egitasmoetako bat memoria historikoa lantzea da. Elkartearen esanetan, Zestoan memoria historikoari dagokionez "ezer gutxi egin da", eta horregatik antolatu dituzte hitzaldiak eta Gursera bisita gidatua.
Honakoa izango da jardunaldia:
- Urriak 17, asteartea, 19:00etan: Javi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo eta historialariak
Oroimena berreskuratuz tokiko ikerketen bidez hitzaldia eskainiko du.
- Urriak 24, asteartea, 19:00etan: Josu Ibargutxi Goldatu elkarteko kideak eta frankismoan bederatzi urtez preso egonak
Egia, justizia eta erreparazioa hitzaldia eskainiko du.
- Urriak 29, igandea: Gurseko (Bearno) kontzentrazio esparrura bisita, Josu Txueka historialariak gidatuta. Gurseko kontzentrazio esparruan eduki zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar, 1939an. Gursera joan nahi dutenek urriaren 2tik 17ra bitartean eman behar dute izena, Potxolonean edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidean. Bidaia, bazkaria barne, 25 euro ordaindu behar dute Portale kultur elkarteko bazkideek, eta bazkide ez direnek, berriz, 35 euro. Irteera 08:00etan izango da.