'From home to Hospital St.' izenburua jarri diote lan berriari, eta Eñaut Gaztañarekin aritu dira grabaketa lanetan. 'Ethereal' izeneko single berria aurkeztuko dute urriaren 20an, baina aurrerapen bideoa kaleratu dute dagoeneko.
Zestoako Rural Zombies musika taldeak disko berria kaleratuko du urtarrilaren 26an, Mushroom Pillow disketxearekin. From home to Hospital St. izenburua jarri diote lan berriari, eta Eñaut Gaztañarekin aritu dira grabaketa lanetan. Horrez gain, Ethereal izeneko single berria aurkeztuko dute urriaren 20an, baina haren aurrerapena kaleratu dute dagoeneko. Musika Bulegoa saria jaso zuen Zestoako taldearen Bat lehen lanak. Hona hemen Ethereal abestiaren aurrerapen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=9sQ-H2wPEyo