Jon Alberdi zestoarrak Osintxuko Mendi Lasterketa irabazi du

Zestoako Hitza 2017ko urriaren 9a

46 minutu eta 40 segundo behar izan ditu hamar kilometro inguruko ibilbidea amaitzeko. Orendaingo Eltxotrail lasterketan, berriz, hirugarren postuan sailkatu da korrikalaria.

Jon Alberdi, larunbatean Orendainen jokatutako Eltxotrail lasterketan. (Ataria) Jon Alberdi zestoarra izan zen azkarrena igandean jokatutako Osintxuko Mendi Lasterketan (Bergara, Gipuzkoa). 46 minutu eta 40 segundo behar izan zituen Alberdik hamar kilometro inguruko ibilbidea amaitzeko, eta bigarren sailkatuari 22 segundoko aldea atera zion. Guztira, 60 korrikalari inguruk parte hartu zuten lasterketaren bigarren edizioan. Osintxuko proba irabazi aurretik, larunbatean Orendaingo Eltxotrail lasterketan (Gipuzkoa) parte hartu zuen Alberdik. 21 kilometroko ibilbidea egin zuen zestoarrak, eta hirugarren postuan sailkatu zen, 01:34:13 denbora eginda.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide