Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldia lagun, Arroa Bira ibilaldia egin dute gaur, igandea, 85 bat lagunek. Arroabean egin dute txangoa 09:00etan aterata, eta adin guztietako bizilagunek parte hartu dute egitasmoan. Urtero legez, herritarrek bi ibilbide izan dituzte aukeran: luzea, 12 kilometro ingurukoa; eta motza, 4 kilometro ingurukoa. Gainera, hainbat gaztetxok bizikletaz egin du ibilbidea. Txangoaren ostean, hamaiketakoaz gozatu dute herritar guztiek Ederki elkartean.