Zestoako Erralla bertso eskolan izena eman daiteke oraindik

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 5a

Astearteetan izango dira saioak, 17:30etik 18:30era, Kultur Etxean. Maialen Velarde ariko da irakasle lanetan.

(Argazkia: Erniarraitz) Datorren asteartean –urriak 10– hasiko dira gaztetxoen bertso eskolak, Zestoako Erralla bertso eskolan. Aurten, astearteetan izango dira saioak, 17:30etik 18:30era bitartean, Kultur Etxean, eta irakasle lanetan Maialen Velarde bertsolaria ariko da. Asteroko ordubeteko saioaz gain, urte osoan ekintza ugari antolatzen ditu Erniarraitzek bertso eskoletako gaztetxoekin: Lasturren asteburu pasa, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunera irteera, Eskolarteko saiora irteera, herrien arteko topaketak, gaztetxoentzat jolas saioak, bertsolarien bisitak… Oraindik zabalik dago bertso eskolan izena emateko epea: erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita, 637 758 734 telefono zenbakira deituta, edo datorren asteartean 17:30ean Kultur Etxera joanda eman daiteke izena. Ikasleek ordaindu beharreko kuota hilean hogei eurokoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide